Berriak
Atzealdea Txertatu Merkatuan proiektua: eskualdeko 16-29 urte bitarteko langabe gazteei laneratzen laguntzeko
2016·07·07
Gaur, uztailak 8, TXERTATU MERKATUAn proiektuaren lehen deialdia aurkeztu dute Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko udalek. Aurkezpenean izan dira Aiako, Getariako, Orioko eta Zumaiako alkateak, Zarauzko alkateordea eta Udal Elkarteko lehendakaria.
Urola Kostako Udal Elkarteak Txertatu Merkatuan proiektuaren lehen deialdia egin du. Proiektu horrek laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukera eskainiko die gazte langabeei.
Txertatu Merkatuan proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91.89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Gure eskualdean Urola Kostako Udal Elkarteak bideratu eta kudeatuko du programa.
Hartzaileak: Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako 16-29 urte bitarteko gazte langabeak:
- Oinarrizko hezkuntza, DBH edo Erdi Mailako Lanbide Heziketa (FPI) dutenak edo, unibertsitateko ikasketak bertan behera utzi dituztenak.
- Beste prestakuntzarik jasotzen ari ez direnak.
- Ezinbestekoa: Gazte Bermearen Sistema Nazionalean inskribatuta egotea. Partehartzaileek aukera izango dute, Udal Elkartearen laguntzarekin, programan izena ematen dutenean sistema horretan inskribatzeko.
Helburua: Gaitasun sozioprofesionalak lantzea eta marketing digitalean prestakuntza jaso eta proiektuak lantzea, horren guztiaren bidez laneratzeko aukerak hobetzeko. Ikuspegi praktikoa duen prestakuntza da, partehartzaileak motibatu eta trebetasunak eta tresnak eskuratzeko, honako hauek lortzeko:
- Portaera, jarrera eta bizimodu aldaketak eragin, ikasteko eta gizarteratzeko gaitasun eta jarrerak berreraiki ditzaten.
- Motibazioa bilatu eta autoestimua handitu, beste era bateko metodologien bidez, betiko eskolen metodologia alde batera utziz.
- Ondoren, prestakuntza prozesuetan edo lan zirkuitu normalizatuetan parte hartu edo txertatu.
- Zailtasunei aurre egin eta enpleguarekin lotura duen prestakuntzara hurbildu, horren bidez laneratzea lortzeko.
Faseak, iraupena eta epeak
Egokitu: Gaitasun sozioprofesionalak landu taldean eta banan-banan. Fase honetan partehartzaile bakoitzaren gaitasun pertsonalak identifikatuko ditugu, banan-banan (teknika berritzaileak erabiliko dira: YouRock, elkarrizketak…) nahiz taldean (talde-lanaren bidez hainbat gaitasun garatzeko).
Trebatu: Marketing digitalean prestakuntza eta proiektuak garatzeko aukera, irabazi asmorik gabeko eta gizarte intereseko erakunde eta proiektuetan. Helburua da “eginez ikastea” eta, horren bidez, gaur egun lan merkatuak baloratzen dituen gaitasunak indartzea eta lantzea. Horrez gain, partehartzaileek orientazio eta prestakuntza soziolaboraleko prozesuetan parte hartuko dute, beren motibazioa eta trebetasunak indartzeko, eta lana bilatzeko gaur egungo teknikak ezagutu eta landuko dituzte. Taldeko prestakuntza eta banan-banako tutoretza.
Iraupena eta epeak
Irailaren 26tik 2017ko otsailaren 10era
Goizetan, 9:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera
Izen-ematea eta argibideak
Izena emateko epea amaituko da uztailaren 22an. Izena ematen duten pertsonekin hautaketa prozesu bat egingo da iraila hasieran (CVak baloratu eta elkarrizketak egingo dira).
Izena emateko edo argibideak jasotzeko:
- Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zerbitzuak
- Vanessa Garcia, vgarcia@urolakosta.eus
- Tel. 943890808
Argibide gehiago hemen