Berriak
Atzealdea Udal Elkarteak 2018ko diru-laguntza deialdia egin du, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko.
2018·03·20
Urola Kostako Udal Elkarteak 2018ko diru-laguntza deialdia onartu du, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko.
Zuzendaritza Batzordeak oinarriak 2018ko martxoaren 15eko bilkuran onartu zituen eta laster emango dira argitara Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2018-03-26, 60. zk.).
Gia horretako diru-laguntza deialdia 2017an egin zuen lehenengoz Udal Elkarteak eta aurtengoa ildo beretik dator, egokitzapen batzuk eginda.
Lau diru-laguntza lerro
Hona hemen deialdiaren lau diru-laguntza lerroen ezaugarriak, laburbilduta:
- Jarduera ekonomikoak sortzeko diru-laguntzak (70.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): enpresak sortzeko diru-laguntzak dira. Diru-laguntzaren oinarria 1.000,00 eurokoa izango da. Kopuru hori handitu egingo da, sustatzailearen eta jardueraren proiektuaren ezaugarrien arabera.
- Enpleguaren sustapena (115.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): langabeak kontratatzeko diru-laguntzak dira. Bi programa ditu diru-laguntza lerro honek: Prestakuntza Bonoaren programa eta Kontratazioa+Jarraipena programa. Kontratuak 6 hilabetekoa izan behar du gutxienez (lanaldi erdikoa edo lanaldi osokoa). Kontratau mugagabeek diru-laguntza handiagoa jasoko dute.Diru-laguntza izango da 3.000,00 eurokoa eta kontratua mugagabea baldin bada 7.500,00 eurokoa.
- Inbertsioetarako diru-laguntzak (90.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako. Inbertsioak 2018an egina eta gutxienez 3.000,00 eurokoa izan behar du. Diru-laguntzaren kopurua izango da, gehienez ere, inbertsioaren %30, betiere, gehienez, 2.000,00 euro.
- Lankidetza egitasmoak garatzeko diru-laguntzak (30.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira eskualdeko hezkuntza zentroek eta enpresek lankidetzan garatutako proiektuetarako. Diru-laguntzaren zenbatekoa izango da, gehienez ere, onartutako proiektuaren %40 eta, gehienez ere, 3.000,00 eurokoa. Bazkide/partaide guztiak eskualdekoak baldin badira, diru-laguntzaren zenbatekoa izango da, gehienez ere, onartutako proiektuaren %80 eta, gehienez ere, 7.000,00 eurokoa.
2017ko deialdiaren datuak
2017ko diru-laguntza deialdian guztira 132 eskabide aurkeztu dira eta horietatik 111 eskabidek diru-laguntza jaso dute. Orotara, 205.620,97€ eman dira diru-laguntzatan, honela banatuta: enpresa berriak sortzeko 46 diru-laguntza eman dira (56.700,00€), langabeak kontratatzeko 2 diru-laguntza (15.000,00€), inbertsioetarako 58 diru-laguntza (104.160,08€) eta lankidetza egitasmoak garatzeko 5 diru-laguntza (29.760,89€).Bi berrikuntza nagusi dakartza aurtengo deialdi honek:
Bete behar diren baldintzak
Bete behar diren baldintzak, prozedura, eskabideak baloratzeko irizpideak eta gainerako xehetasunak oinarrietan daude zehaztuta.
Oinarriak
Oinarriak eta eskabideak egiteko ereduak eskura dituzu hemen: