Berriak
Atzealdea Aurten ere Elkanoren legatua itsasontziz ezagutzeko aukera izango da udan
2022·06·27
Iazko arrakasta ikusita, aurten ere jarraipena emango zaio “Elkanoren talaia: itsas irteera gidatuak” ekimenari. Urola Kostako itsas ondarea sustatzeko helburuarekin, Elkanoren legatua ezagutarazteko garatutako proiektua da.
Zumaiatik abiatuko dira irteera gidatuak: uztailean igandero, eta abuztuan zehar asteazkenero eta igandero; beti itsasgoran eta Getarian edo Orion egingo dira geldialdiak. Eskualdeko bost herriak zeharkatuko dira itsasontziz. Ordu eta erdiko zeharkaldiek 20€ko prezioa izango dute; 45 minutuko iraupena dutenek, aldiz, 15€.
Lehen Mundu Biraren 500.urteurrenaren harira diseinatu da eta lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako egitasmoa da. Izan ere, Urola Kostako Udal Elkarteak landu du proiektua: eskualdeko bost udaletako turismo zerbitzuekin eta Begi Bistan enpresarekin batera. Egitasmoaren bitartez, eskualdeko kultura ondarearen sustapena egin nahi da. Turismo aktiboaren bitartez, helburua da eskualdeko itsas kultura balioan jartzea; bost udalerriak elkartu eta Getariatik haratago Elkanoren legatua ezagutarazteko.
Argibideak eta erreserbak
Itsas irteerei buruzko informazio guztia Begi Bistan enpresaren webgunean dago eskuragarri. Edozein kasutan, argibide gehiago nahi izanez gero, Aiako Kultur Etxean edota Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako turismo bulegoetan ere eskainiko da informazioa eta erretserbak egiteko aukera.
- Aiako Kultur Etxea kulturetxe@aia.eus (943 13 09 24)
- Getariako Turismo Bulegoa infoturismo@getaria.eus (943 14 09 57)
- Orioko Turismo Bulegoa turismo@orio.eus (943 83 55 65)
- Zarauzko Turismo Bulegoa turismoa@zarautz.eus (943 83 09 90)
- Zumaiako Turismo Bulegoa turismoa@zumaia.eus (943 14 33 96)