Berriak
Atzealdea Urkome sariak: bozkatu!
2015·11·22
Aurten, laugarrengo aldiz emango dira Urkome sariak. 2009an izan zen lehengo edizioa eta bi urtez behin egin dira.
URKOME SARIEN helburua da Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea. 6 sari emango dira aurten eta horietako bat herritarren bozka bidezko sari irekia da.
BOZKA BIDEZKO SARIRAKO HAUTAGAIAK
Epaimahaiak, 2015-11-20ko bileran, bozka bidezko sarirako 4 hautagaiak aukeratu ditu. Honako hauek dira hautagaiak:
- LANLUR: APP GEOREFERENCIADA QUE IDENTIFICA TERRENOS EN DESUSO, LABORES AGRARIAS OFERTADAS Y PERSONAL DEMANDANTE DE TRABAJO AGRARIO
- EMPRESA DE JARDINERIA Y PAISAJISMO ECOLOGICO Y COMESTIBLE
- KRISTALIZAZIO SENTIBERAK ABIAN
- UDALEKUAK BEIZAMAN: BASERRI IZKUTUEN BILA
BOZKA NOLA EMAN
Interesa duten herritarrek bozka eman dezakete www.urkome.eus web orrialdean, azaroaren 29ra bitartean. Parte hartu!
Sari banaketa azaroaren 30ean izango da, eguerdiko 12:00etan, Azkoitiko Udaletxeko batzar-aretoan.