Agenda

Atzealdea Urola Kostako Mahai Estrategikoa: emaitzen aurkezpena

2017ko lanketaren emaitzak aurkeztuko dira.
26 IRA

"Urola Kostako mahai estrategikoaren" helburua da eskualdeko enpresa, hezkuntza zentro, bestelako eragile eta administrazio publikoen arteko lankidetza publiko-pribatua sustatzea, guztion artean eskualdearen lehiakortasuna sustatzeko baliagarriak izan daitezkeen estrategiak identifikatzeko.

Ekimen hori 2017an zehar garatu du Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

2017an zehar hainbat saio egin ditugu bailarako eragileok (enpresak, hezkuntza zentroak, udalak, Udal Elkartea eta bestelako eragileak) iritziak partekatu eta ekarpenak egiteko eta, beraz, irailaren 26ko aurkezpenean saio horien emaitza eman nahi dugu ezagutzera. Horrekin batera, emaitzen inguruko gogoeta ere egingo dugu.

Mahai estrategikoa: emaitzen aurkezpena

  • Eguna: 2017/09/26 (datorren asteartea)
  • Ordua: 9:15
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
  • Hizlariak: IeTeam aholkularitza-etxea eta Urola Kostako Udal Elkartea