Berriak

Atzealdea Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN PROIEKTUAren 6. edizioaren deialdia egin du.

6. edizio honetan, Kudeaketa Sistemen gaia landuko dute parte hartzaileek.

2018·07·05


HAZILAN proiektuak enpresen premia errealen identifikazioa du oinarri. Premia horien arabera egin izan ohi da edizio bakoitzaren trebakuntza diseinua. Hala, 6. edizio honetan, Kudeaketa Sistemen gaia landuko dute parte hartzaileek. Horixe izango da berrikuntzarik azpimarragarriena. Aurreko edizio guztietan bezalaxe, gazte kualifikatuek beharrezko ezagutzak eskuratu ondoren, eskualdeko enpresentzat landuko dituzte proiektuak.  

Izen ematea zabalik egongo da uztailaren 9tik 27ra eta uztailaren 18an, goizeko 10:00etan, informazio-saio bat egingo da interesa duten gazte kualifikatuentzat.

 

Argibide gehiago jasotzeko: 

Urola Kostako Udal Elkartea, Hazilan programa

Vanessa Garcia