Berriak
Atzealdea 70 negozio baino gehiagorekin, dagoeneko ikusgai dago eskualdeko negozioen mapa
2020·07·07
Ekainean abiatu zen OLATURA-UP egitasmoa; eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikien negozioak ezagutarazi, eta bertako kontsumoa sustatzeko helburuarekin. Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko Zerbitzuen bitartez garatu da ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
Bi helburu nagusitu ditu programak. Alde batetik, teknologia berrien “olatura igotzeko” baliabideak eskaini nahi zaizkie eskualdeko ekintzaile eta enpresariei; ikusgaitasuna areagotu eta beren jarduna ezagutarazi dazaten. Bestetik, eskualdeko negozioen mapa digitala osatuko da; eskualdeko herritarrek gertuko eta bertako kontsumoaren alde egin dezaten.
70 negozio baino gehiagoko sarea
Hilabeteko ibilbidearen ondoren, 70 partehartzaile baino gehiagorekin osatu da eskualde mailako negozioen erakusleiho digitala. Google My Business erreminta oinarri hartuta, negozio bakoitzaren fitxa osatzeko beharrezko prestakuntza eta aholkularitza jaso dute partehartzaileek. Orain, prozesua borobildu egin da eskualdeko negozioen mapa osatuta. Dagoeneko, eskuragarri dago mapa, Urola Kostako Udal Elkartearen Garapen Agentziko atarian
Proiektuak izandako harrera ona ikusita eta gertuko eta bertako kontsumo lokala bultzatzeko helburuarekin, jarraipena emango zaio ekimenari. Beraz, garaiz dabiltza beren aktibitatearen ikusgarritasuna hobetu nahi duten ekintzaile eta enpresari txikiak. Asmoa da eskualdeko sarea handitu ahala, etengabe mapa osatzen joatea.
Ekimenean parte hartzeko interesa dutenek bi urrats eman beharko dituzte. Lehendabizi, euren negozioaren Google My Business fitxa sortu. Horretarako, berariaz prestatu da bideotutorial labur bezain ulerterraza. Ondoren, behin fitxa osatutakoan, eskualdeko mapan agertzeko izen-emate orri bat bete behar da.
- Google My Business fitxa osatzeko bideotutoriala
- Eskualdeko mapan sartzeko, izen-emate orria
** Bideotutorialaz gain, fitxa sortu eta hobetzeko bakarkako aholkularitza ere eskainiko da uztailaren 15era arte. Zalantzak argitzeko ekitenurolakosta@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Argibideak eta izen-ematea:
Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)
- Tel. 943 89 08 08
- enpresasustapena@urolakosta.eus
- jpino@urolakosta.eus
Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta dirulaguntza jaso du, “Enpresak Sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren” baitan (2019)