Berriak
Atzealdea Abian da OLATURA-UP! ekimenaren 2. edizioa: eskualdeko negozioak ezagutarazi eta bertako kontsumoa sustatzeko programa
2020·11·19
Aurreko edizioaren arrakasta ikusita, abian da OLATURA-UP! egitasmoaren 2.edizioa. Eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikien negozioak ezagutarazi, eta bertako kontsumoa sustatzeko programa da. Abenduan zehar garatuko da ekimena; bereziki, merkatari, ostalari eta negozio txikiei bideratuta.
Ekimenaren helburua da eskualdeko ekintzaile eta negozio txikien jarduna ikusaraztea. Covid-19 birusak sortutako testuinguru berri honetan, ezinbestekoa da ekintzaile nahiz enpresari txikiek jauzi digitala egitea. Horregatik, “Google My Business” fitxa erreminta oso aproposa da; bai ohiko bezeroarengana hurbiltzeko; baita bezero berriek erraz aurkitzeko ere. Azken finean, eskualdeko negozioen ikusgaitasunaren bitartez, eskualdeko kontsumoa bultzatu nahi da.
OLATURA-UP!: eskualdeko negozioen mapa
Lehen edizioaren ondoren, 100 negozio ingururekin osatu da eskualde mailako mapa digitala. Dagoeneko, eskuragarri dago mapa, Urola Kostako Udal Elkartearen Garapen Agentziako atarian.
Proiektuak izandako harrera ona ikusita eta gertuko eta bertako kontsumo lokala bultzatzeko helburuarekin, jarraipena emango zaio ekimenari. Asmoa da eskualdeko negozioen sarea handitu ahala, etengabe mapa osatzen joatea.
Ekimenean parte hartzeko interesa dutenek bi urrats eman beharko dituzte. Lehendabizi, euren negozioaren Google My Business fitxa sortu. Horretarako, berariaz prestatu dira bideotutorial labur bezain ulerterrazak, zuzeneko webinar saioekin batera. Ondoren, behin fitxa osatutakoan, eskualdeko mapan agertzeko izen-emate orri bat bete behar da.
- Eskualdeko mapan sartzeko, izen-emate orria.
Sortu edo hobetu Google My Business fitxa
Google My Business erreminta oinarri hartuta, negozio bakoitzaren fitxa sortu, osatu edota eguneratzeko beharrezko laguntza jasoko dute partehartzaileek. Alde batetik, 2 bideotutorial labur eta erraz prestatu dira.
- Google My Business fitxa sortu edota osatzeko bideotutorialak
- 1. atala
- 2. atala
- “Osatu eta hobetu zure Google My Business fitxa” webinar saioa (bi data aukeran)
- Abenduaren 2an (asteazkena); 10:00etan
- Abenduaren 3an (osteguna); 14:00etan
Webinarrean parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea eta komenigarria da aurrez fitxa sortuta izatea).
- Webinarrean parte hartzeko, izen-emate orria.
Eskuragarri dago ekimenaren programa (izena emateko lotura guztiekin)
Argibideak eta izen-ematea:
Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)
- Tel. 943 89 08 08
- enpresasustapena@urolakosta.eus
- jpino@urolakosta.eus