Berriak
Atzealdea Irailaren 7an amaituko da HAZILAN 6. ediziorako izen-emate epea
2018·08·08
Irailaren 7an amaituko da HAZILAN PROIEKTUAren seigarren deialdian izena emateko epea.
Hazilan programaren seigarren edizioan parte hartzen dutenek hainbat ezagutza, tresna eta baliabide eskuratuko dituzte; enpresaren jarduera edozein dela ere, kudeaketa eraginkor baterako oso baliagarriak.
Irailaren 11n hasiko da programa eta 5 hilabeteko iraupena izango du (280 orduko prestakuntza).
Prestakuntza-bonoa eskuragarri
Hazilan ekimenaren 6.edizioko partaideek Urola Kostako Udal Elkartearen prestakuntza-bonoa eskuratzeko aukera izango dute. Hau da, ikastaroa amaitu ondoren, ikasleek “bono” bat eskuratuko dute. Eta bonoa duen pertsona langabea kontratatzen duen enpresak diru-laguntza eskuratu ahal izango du.
Honenbestez, 6. edizioko partaideren bat kontratatzeko interesa izanez gero, enpresek aukera izango dute Udal Elkartetik laguntza ekonomikoa jasotzeko; hain zuzen ere, Udal Elkarteak enpleguaren sustapenera bideratutako langabeak kontratatzeko diru-laguntza. Laguntza hori enpresak eskatu behar du eta hari emango zaio.
Eskura daude Udal Elkartearen webgunean aurtengo laguntza ekonomikoen deialdia, oinarriak eta eskabideak egiteko eredua (http://www.urolakosta.eus/eu/diru-laguntzak). Edozein kasutan, argibide gehiago nahi izanez gero, herritarrek zabalik dituzte Udal Elkartearen ateak.
Argibide gehiago jasotzeko
Izena emateko bi modu daude: bat, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzara bertaratuta. Bestea, izena emateko eskaera-orria posta elektronikoz bidalita (helbidea hazilan@urolakosta.eus). Eskaera egiteko orria eskura dago Udal Elkartearen webgunean: www.urolakosta.eus
Urola Kostako Udal Elkartea, Hazilan programa
Vanessa Garcia