Berriak
Atzealdea Zumaiako industriaren etorkizunera bidaia. Dokumentalaren aurkezpena. Ekainak 15.
2017·06·07
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuak, ekitaldia antolatu du Zumaian, “Gipuzkoan Eginak” dokumental laburren bildumako atal berri bat aurkezteko. Aurkeztuko den dokumentala Zumaiako industriaren iragana eta geroari buruzkoa da, hainbat enpresa eta eragileren gogoetak jasotzen dituena.
Ekitaldia Alondegia Kultur Etxean, Oxford Aretoan, izango da datorren ekainaren 15ean, arratsaldeko 19.00etan, eta bertan izango da Ekonomia Sustapeneko foru diputatua, Ainhoa Aizpuru.
Sarrera mugatua denez, konfirmatu joatekoa bazara:
- 943 21 51 77
- gipuzkoaneginak@gipuzkoa.eus