Adimen lehiakorra
Adimen lehiakorra
Zer da adimen lehiakorra?
Adimen Lehiakorra da, Bernhardten esanetan (1994), lehiakideen, industriaren eta merkatuaren datu solteak eraldatu eta, maila estrategikoan, lehiakideen gaitasunei, asmoei, jarduerei eta posizioari lotutako ezagutza bihurtzeko prozesu analitikoa.
M. Porterren esaldi ezagun baten arabera, hau da: "Informazio egokia pertsona egokiari ematea, eta, eman ere, une egokian, erabaki egokia hartzeko".
Gaiaren gaurkotasuna eta premiaz jabetuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak "Adimen Lehiakorra" ekimena jarri du abian eta Gipuzkoako hainbat eskualde ekimen horretan parte hartzen ari gara.
"Adimen Lehiakorra" Ekimena
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen bat da, Gipuzkoako ETE-etan adimen lehiakorra erabiltzea sustatzen duena, enpresen eta lurraldearen posizionamendua hobetzeko
Nola egiten da adimen lehiakorra? Negoziorako garrantzitsua den informazioa biltzeko eta analizatzeko prozesu jarraitu baten bidez, eta informazio hori erabakiak hartzeko prozesuan sartuz.
Zer eskaintzen die ekimenak epresei? Ekimenak trebakuntza-baliabideak, zerbitzu-eskaintza eta adimen lehiakorraren aplikazio-adibideak jartzen ditu ETE-en eskura.
Lankidetza-sare bat: Adimen Lehiakorrak Gipuzkoako eragileen sare bat sortzen du, adimen lehiakorrari buruz ditugun esperientziak eta ezagutzak hobeto aprobetxatzeko.
Gure proiektua
Foru Aldundiaren "Adimen Lehiakorra" ekimenarekin bat egin dugu eta, Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, gure eskualdera egokitutako proiektua jarri dugu martxan: Adi Urola Kosta!
Helburua da eskualdeko enpresak sentsibilizatzea eta beren enpresan adimen lehiakorrerako sistema ezartzeko prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea.
Proiektua garatuko da 2016ko martxotik ekainera.
Faseak
"Adi Urola Kosta" proiektuak honako fase hauek izango ditu:
Aurkezpena eskualdeko enpresei:
Jardunaldia egingo dugu martxoaren 17an (osteguna, 12:30-13:30) Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
Izen-ematea:
Martxoaren 23ra arte
Metodologia:
Parte hartzen duten enpresei prestakuntza (5 saio apirilean zehar) eta banan-banako aholkularitza (5 saio maiatzean zehar) emango dizkiegu:
Adimen lehiakorrerako sistema bat antolatu eta ezartzen lagunduko diegu parte hartzen duten enpresei.
Zer lortuko du enpresa batek:
Adimen lehiakorra negoziorako garrantzitsua den informazio biltzeko eta aztertzeko prozesu bat da. Hainbat gaietan aurrea hartu dezakezu, adibidez, gai hauetan: merkatua eta lehiakideak, aurrerapen teknologikoak, araudi aldaketak...
Proiektuan parte hartuz lortu ahal izango duzu:
- Software libreen bitartez zeure enpresara egokitutako informazio sistema egokia.
- Aldaketa-seinaleen ezagutza zehatza, garaiz.
- Zein berrikuntza ditudan merkatuan besteetatik desberdintzeko jakitea.
- Erabaki eraginkorragoak hartzeko gaitasun gehiagorekin aritzeko aukera.
- Zure jarduera egokitutako erreminta bat izatea.
Argibideak eta izen-ematea
Adimen Lehiakorra proiektuan parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresentzako Zerbitzuak
- Aintzane Ruesgas, enpresa teknikaria
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus
- Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.
Bideoa: Adi Urola Kosta
Adi Urola Kosta! Adimen lehiakorra
Navigation Menu
- Enpresentzako zerbitzuak
- Informazio zerbitzua
- Aholkularitza
- Lankidetzaguneak
- Lan bitartekotza
-
Programak
- Bision Talent
- 50+Urolakosta
- Mahai estrategikoa
- Urola Kosta sortzailea
- Bateratzen programa
- Mikropreben
- Hobetu prebentzioa
- Hazilan enpresak
- Hazinnova
- Mugikortasun plana
- Enpresa euskaraz handitzen
- ETE Digitala
- Ostiral teknologikoak
- Zibersegurtasuna
- Aniztasunaren kudeaketa
- Mugikortasun elektrikoa urola kostan
- Denontzako industriaguneak
- Enpresen ondorengotza eta eskualdatzea
- Energia Alorreko Informazio Gunea