Berriak
2025·07·21
Gazteei zuzendutako Global Training nazioarteko bekak eskatzeko epea ireki da
● 30 urtetik beherako Urola Kostako gazteak aurkeztu daitezke beka deialdira. Goi mailako ikasketak bukatu dituztenei dago zuzenduta programa. ● Irailaren 12ra arte egongo da irekita hautagaitza aurkezteko epea
2016·02·05
KSI alorreko eragileentzat Webinar zikloa - 3. saioa
CULTSOS proiektuaren esparruan eta REDELekin lankidetzan, GARAPENek kultura- eta sormen-sektoreari zuzendutako webinar ziklo bat antolatu du, sektoreari sektoreko proiektuak ezagutzeko aukera eskaintzeko, proiektuen lehiakortasuna hobetu dadin ikaskuntza sustatzeko eta kultura- eta sormen-sektorea balioan jartzeko.
2030·03·17
‘Smart Green City’ eta ‘Dronak eta errealitate areagotua’ dira aste honetan eskainiko diren bi tailerrak. Bertan, adimen artifiziala bezalako tresnekin erronkak gainditzeaz gain, teknologia modu arduratsuan erabiltzen ikasiko dute.
2024·09·03
Zein da Urola Kostako enpresetan lan egiteko gehien eskatzen den profila?
Urola Kostako Udal Elkartetik, kalitatezko enplegua sustatu nahi dugu, eta, horretarako, eskualdeko enpresen iritzia ezinbestekoa dugu; lagundu iezaguzu galdetegia betez.
2024·08·30
Talentu berrientzat enpresa erakargarria izan nahi duzu?
Talentua aurkitzea eta langile berriak fidelizatzea gure eskualdeko enpresek aurre egin beharreko erronka handienetako bat da. Errealitate horren jakitun, Urola Kostako enpresei, lantoki erakargarriagoak eta lehiakorragoak izaten laguntzeko programa bat jarri dugu martxan.
2016·02·05
Hazinnova 2024, ETEei proiektu-berritzaileekin laguntzeko doako aholkularitza
Fabrikazioan, logistikan, merkaturatze-prozesuan eta administrazio eta finantza kudeaketan dituzten berrikuntza-prozesuei aurre egiten laguntzeko aholkularitza espezializatua. Hazinova programak berrikuntza-proiektu txikiak modu praktiko, arin eta errazean gauzatzen laguntzen die ETEei. 2024ko edizioa martxan da, eta izen-ematea zabalik da urriaren 24ra bitarte.
2024·07·26
Urola Kostako ekintzaileek proiektuak martxan jartzeko laguntza osoa dute Udal Elkartean
Enpresa sustapeneko zerbitzuaren bitartez, informazioa, aholkularitza eta orientazioa eskaintzen zaie enpresa ideia bat martxan jarri nahi duten eskualdeko herritarrei eta eskualdean negozio berri bat abian jarri nahi duen ekintzaile orori. Enpresa sustapen zerbitzua Udal Elkartearen Garapen Agentziaren baitan kokatzen da eta aurrez-aurreko arreta eskaintzen du, astelehenetik ostiralera, 8:00-14:00 bitartean, udan barne, aurrez hitzordua eskatuta. Ekintzaileentzat dirulaguntza propioak ere baditu UKUEk.
2024·05·31
Zaintza sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten zaintzaileei zuzendutako jardunaldia ekainaren 18an izango da eta dependentzia egoeran dauden pertsonen sendikoei zuzendutakoa, aldiz, hilaren 19an. Jardunaldiak doakoak, dinamikoak eta praktikoak izango dira eta helburu dute zaintza sektorearekiko kontzientzia indartzea eta hausnarketa bultzatzea.
2024·05·24
Proiektu honen helburua da zentro gerontologikoetan eta eguneko zentroetan robot sozialaren erabilera sustatzea, adineko pertsonei ematen zaien arreta eta zerbitzua hobetzeko.
2024·04·17
Ekonomia Urdinari lotutako irtenbide teknologikoen I Foroa, apirilaren 25ean, Urola Kostan
Foroa ADT4Blue proiektuaren baitan jasotzen da eta helburu du teknologian oinarritutako irtenbide berritzaileak ezagutzeko topagune izatea. Azken teknologiak eta horien aukerak ezagutuko dira, ekonomia urdinarekin zerikusia duten negozioetan barneratzeko eta hobetzeko.
.png/53d862ce-2e94-b9ce-ce87-722b12a619c3)







.png/27ff7e16-0a19-5444-31f6-6d4084fe453d)
.jpg/e779e09b-d040-473b-8401-5616400e19a6)