Energia modu kolektiboak

ENERGIA MODU KOLEKTIBOAK

Gaur egun energia ekoitzi eta kontsumitzeko modu kolektiboak badaude, energia berriztagarrien bitartez burutzen direnak. Modu horretan sortu eta kontsumitzeak abantailak are handiagoak ekartzen dizkio enpresari zein norbanakoari, hala nola, fakturaren aurrezpen handiagoa, instalazioen aprobetxamendu eraginkorragoa edo kolektibotasunaren izaera indartsuagoa.

Enpresetan energiaren arloa modu partekatuan landu daiteke, abantaila guzti horiek lortze aldera:

Autokontsumo elektrikoa

 

Norberaren kontsumorako, edo kasu honetan zehazki esanda, enpresa multzo baten argindar kontsumorako, energia elektrikoa ekoiztea da. Eredu honetan erabiltzen diren energia berriztagarri ohikoena fotovoltaikoa da, nahiz eta eolikoa ere erabili daitekeen.

Kontutan izan behar da autokontsumoa 244/2019 Errege Dekretuak erregulatu egiten duela eta bi mota bereizten dituela:

  • Banakakoa: kontsumitzaile bakarraz osatuta, zeina kontsumo-instalazio hurbil batetik datorren energia elektrikoz elikatzen den.
  • Kolektiboa: hainbat kontsumitzailek osatutako taldea, zeina kontsumo-instalazio hurbil batetik datorren energia elektrikoz elikatzen den.

 

Autokontsumo modalitateak

  • Soberakinik gabe: instalakuntza hauek ez daude lotuta sare elektriko orokorrera eta sistema berezi bat izan ohi dute, soberakinak sarera isurtzea saihesten duena.
  • Soberakinekin: sare elektriko orokorrera lotuta daude, eta soberakinak bertara eramaten dituzte. Bi aukera daude:
    • Konpentsazioarekin: autokontsumitu ez diren soberakinak sarera eramaten dira eta merkaturatzailearekin adostutako prezioan aurrezten da faktura elektrikoan.
    • Konpentsaziorik gabe: autokontsumitu ez diren soberakinak sarera eramaten dira eta bertan saltzen dira.

AUTOKONTSUMO ELEKTRIKOA

 

District Heating

 

Klimatizazioaren eta ur bero sanitarioaren hornidura sistema da, energetikoki eraginkorra eta ingurumena errespetatzen duena. Sistema honen bitartez hainbat eraikini ematen zaio zerbitzua (izan daitezke industria eraikinak, zerbitzuak, etxebizitzak…). Energia, zentral termiko batean sortzen da eta energia horren banaketa hodi isolatuen bidez egiten da, oro har lurpekoak, lurruna, ur beroa eta/edo ur hotza izan daitekeen fluido bidez. Energia sistema berriztagarrietatik lortu daiteke, batez ere biomasa edo geotermia.

 

Mugikortasun partekatua

 

Energiaren arrazoizko erabilera egiteko, gastuak gutxitzeko, trafikoa murriztu eta segurtasuna handitzeko eta gainera airearen kalitatea eta Berotegi Efektuko Gasen isuriak murrizteko beste alternatiba bat da lanerako garraio moduak konpartitzea.