Enpresa sortu berrientzako zerbitzuak
Enpresa sortu berrientzako zerbitzuak
Enpresa sortu ondoko lehen pausoak ez dira errazak izaten. Enpresak bere oinarriak sendotzeko unea da, etorkizuneko lehiakortasuna bermatzeko. Hori dela eta, banan-banako aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizugu ondorengo arloetan:
- Kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa
- Finantzaketa iturrien bilaketa
- Zergen kudeaketa
- Kalitate prozesuak
- Lan arriskuen prebentzioa
- Proiektu berrien garapena eta azterketa
Horretaz gain, Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa sortu berrientzako espazioak ere baditu, lanerako bulego iraunkorra alokatzeko. Era berean, aretoak edo prestakuntza-gelak ere aloka daitezke, ikastaro, aurkezpen edo antzeko ekitaldiak egiteko. Ikus hemen.