Hazinnova
Hazinnova proiektua
Eusko Jaurlaritzak, Innobasquek eta garapen agentziek elkarlanean (gure eskualdearen kasuan, Urola Kostako Udal Elkarteak) HAZINNOVA zerbitzua jarri dute martxan, ETE-etan hobekuntzak dakartzaten mikro-proiektuak gauzatzeko.
Doako aholkularitza eta laguntza zerbitzua da HAZINNOVA; lana antolatzeko modu berriak edo enpresetako produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzeko.
Tokiko Garapen Agentziek, Klusterrek, Merkataritza-Ganberek eta Enpresa Elkarteek 40 eragile baino gehiagoko sarea osatu dute hobekuntza prozesuetan ETE—ei laguntza eskaintzeko.
- Proiektuari buruzko informazio esku-orria
- Informazio gehiago, hemen.
Helburuak
Zerbitzua %100ean diruz lagunduta dago eta irekita 2021ko abendura arte; edo aurrekontua agortu arte. Prozesu osoan zehar laguntza emateko, Urola Kosta eskualdean Urola Kostako Udal Elkartea izango da ETE-en HAZINNOVA-eragilea.
50 orduko aholkularitza teknikoa eskaintzen da, hauetako arloren batean hobetzeko:
- 1. Ekonomiko-finantzarioa
- 2. Ekoizpena
- 3. Logistika
- 4. Prozesuak
- 5. Pertsonak
- 6. Bezeroak
- 7. Merkatu berria
- 8. Produktua
Enpresa onuradunak
Euskadin kokatutako 10 pertsonako edo gehiagoko plantillak dituzten eta jarduera hauek garatzen dituzten enpresei zuzendua: industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuen arlokoak, informazioaren eta komunikazioen gizartekoak, logistikakoak eta handizkako merkataritzakoak.
* Ekimenean ezin izango dute parte hartu 2018, 2019 edo 2020an Innobideak eta Hazitek programen onuradun izandakoak, salbuespen honekin: soilik Innobideak Kudeaketa Contraste edota Innobideak -Kudeabide 2. Faseko onuradun izandakoak.
Argibideak eta izen-ematea
Argibideak jasotzeko jar zaitezte gure zerbitzu teknikoarekin harremanetan:
Enpresentzako Zerbitzuak
- Aintzane Ruesgas, enpresa teknikaria
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus
- Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.