Konpetentzia eskola
Konpetentzia eskola
KONPETENTZIA ESKOLAk helburu du hainbat ekimen bideratzea, pertsona nahiz enpresetara zuzenduta.
Funtsean, eskualdeko talentua sustatzeko ekimenak lantzen dira; konpetentzien garapenaren bitartez, enpresaren errealitatera gerturatzeko.
Egungo merkatuko eskariei erantzuten jakiteko, enpresetako giza kapitalak trebetasun eta ezagutza zehatz jakin batzuk behar ditu. Horretaz gain, enpresa lehiakorra izan dadin, baita pertsona inplikatuak ere.
Hori guztia lortzeko, pertsonekin lan egiten da: batetik, trebetasun tekniko nahiz zeharkakoak eta, bestetik, enpresekin; testuinguru egokiak bideratuz, ingurune eraikitzaileak lortzeko.
Hazilan: gazte kualifikatuak eskualdeko enpresetan
45+ Indartzen: 45 urtetik gorako herritarrei lan ibilbidean laguntzea eta ahalduntzea.
Izan Be digital: herritarren gaitasun digitalak hobetzea.
Jarraitu Urola Kostako lan-poltsa Facebooken: informazioa, lan-eskaintzak, ikastaroak...