Web edukia bistaratu
Lan-bitartekotza
Zer da?
Urola Kostako Udal Elkartea Enplegatze Agentzia (1600000046 zk.) da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren baimenarekin. Ondorioz, enplegatzeko zerbitzua eskaintzen diegu langileak hartu nahi dituzten enpresei eta lan bila dabiltzan langabeei nahiz lanpostua aldatu nahi dutenei.
- Enpresei: enpresaren premietara ondoen egokitzen diren langileak jarriko dizkizugu eskura.
- Pertsonei: aholkularitza eta laguntza emango dizuegu, gaitasun eta trebetasunak garatueta lana lortzeko aukerak areagotu eta lehiakorragoak izateko.
Egin lan-eskaintza
- Bete nahi duzun lanpostuaren lan-eskaintza gure lan-poltsaren bidez egin dezakezu.
- Gure lan-poltsan 1.600 pertsona inguru daude izena emanda eta horien %70 eskualdekoak dira.
- Lan-poltsan izena emanda dauden pertsonekin zuzeneko harremana dugu. Jarraipena egiten diegu eta konpetentziak lantzen ditugu.
- Behar duzun langile profilera ondoren egokitzen diren hautagiak eskuratuko dizkizugu.
- Pertsonarik egokiena hautatzen lagunduko dizugu.
Argibideak eta hitzordua
Urola Kostako Udal Elkartea
Lan-poltsa
- Vanessa Garcia, enplegu teknikaria, vgarcia@urolakosta.eus
- Olaia Sainz, enplegu teknikaria, osainz@urolakosta.eus
- Ibon Zuazo, enplegu teknikaria, orientazioa@urolakosta.eus
- Tel. 943 890808
- Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
Hitzordua eskatzeko edo argibideak eskatzeko bidali mezua edo deitu telefonoz.
Habiaratutako portletak
Web Form
Web edukia bistaratu