Atal berria
Mugikortasun plana
Mugikortasun-plana
Garapen jasangarria da hazkunde ekonomikoa, kohesio soziala eta ingurumenarekiko errespetua uztartzea, era honetan gizartearen ongizatea eta bizi kalitatea bermatzeko eta aldi berean egungo eta etorkizuneko baliabide naturalen jarraipena bermatzeko.
Testuinguru horretan, hiri-garraioak eragin negatiboa du aipatutako oreka horretan, ingurumenean zein herritarren osasun eta segurtasunean.
Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak mugikortasun baldintzak eta irisgarritasuna hobetzeko egitasmoa jarri du abian, betiere iraunkortasunaren ikuspegitik. Egitasmo hau, gainera, eskualdeko herritar eta enpresek mugikortasun jasangarriaren inguruan adierazitako kezka eta eskaeretatik abiatu da.
Gure proiektua
Poligonoetako Mugikortasun Jasangarrirako egitasmo honekin lau helburu nagusi hauek lortu nahi ditugu:
- PARTAIDETZA: gobernantza eredu berriak inplementatzea. Lan egiteko modu berrien inplementazioa, beste eremuetara eraman daitezkeenak.
- INGURUMENA: mugikortasun ez jasangarriak eragindako inpaktuak murriztea.
- SOZIALA: enpresetako langileen eta lan bila dabiltzan pertsonen ongizatea bermatzea.
- EKONOMIKOA: Enpresen eta eskualdeko industrialdeetako lehiakortasuna sustatzea.
Gaur egun, ondorengo bi proiektu hauek abian ditugu:
- Zumaiako poligonoak : Joxe Mari Korta, Guascor eta Xey industriaguneak
- Zarauzko poligonoak: Abendaño, Urteta eta Errotaberri industriaguneak
Proiektu hauek aurrera eramateko erabiltzen ari garen metodologia ondorengoa da:
.
Zumaiako poligonoak
Herritar asko bertaratzen da gure eskualdeko poligonoetara lanera, egunero-egunero, eta nagusi den mugikortasun eredua (norbere autoa) ez da jasangarria. Alabaina, zaila da besterik gabe autoa alde batera uztea, beste alternatibarik ez dagoenean.
Hori dela eta, mugikortasun jasangarrirako plana garatuko du Udal Elkarteak.
Lehen urratsa esperientzia pilotu bat izan da, Zumaian hasi duguna. Proiektu honen bitartez, Zumaiako Joxe Mari Korta, Xey eta Guascor poligonoen arteko mugikortasun jasangarrirako plan bat landuko dugu. Ondoren, esperientzia pilotu honetan ikasitakoa oinarritzat hartuta, asmoa da mugikortasun-plana eskualdeko gainontzeko industria-guneetara zabaltzea.
Mugikortasun baldintzak eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin, 2017ko otsailetik irailera Zumaian kokatutako Joxe Mari Korta, Guascor eta Xey poligonoetako industrialdeen azterketa egin dugu.
Azterketa honetan aipatutako 3 industrialdeak hartu dira kontuan: guztira 36 enpresa eta 823 langile. Horietatik, 23 enpresek modu aktiboan parte hartu dute ikerketan, hau da, enpresa guztien %65 (parte hartu duten enpresetan 652 langile ari dira lanean, industrialde horietako langile guztien %79).
Azterketa horretatik abiatuta, Joxe Mari Korta, Guascor eta Xey poligonoetako Mugikortasun Jasangarrirako ekintza-planaren proposamena landu dugu, hau da, poligono horietako mugikortasuna eta joan-etorriak arrazionalizatzeko neurri sorta bat proposatu dugu, desplazamendu hauek seguruagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak izan daitezen. Eskura duzu ekintza-planaren proposamena behean.
Zarautz: Abendaño
Zumaiako poligonoen esperientzia pilotutik ikasitakoa oinarritzat hartuta, Abendaño, Urteta eta Errotaberri poligonoekin lanean hasi gara. Kasu honetan, abiapuntua ezberdina da, izan ere, Zarauzko udala industria gune hauetan jadanik 3. hiribus linearen zerbitzua eskaintzen ari baita.
Proiektu honen helburua da, beraz, Zarauzko Udalarekin elkarlanean, Abendaño industriaguneari zerbitzua ematen dion Zarauzko 3. autobus linea enpresen eta langileen beharretara behar bezala egokitzen den jakitea.
Inkesta, Abendaño, Urteta eta Errotaberri poligonoetako enpresa eta langileentzat
Galdetegiaren helburua da poligono horietako langileen iritzia jasotzea, hiribusaren 3. linean egin beharreko egokitzapen eta hobekuntzak aztertzeko.
Argibideak eta izen-ematea
Parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresentzako Zerbitzuak
- Eli Uzkudun eta Aintzane Ruesgas, enpresa teknikariak
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus
- Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.
Lan mugikortasunari buruzko ikerketa
Langileek betetzeko galdetegia
Navigation Menu
- Enpresentzako zerbitzuak
- Informazio zerbitzua
- Aholkularitza
- Lankidetzaguneak
- Lan bitartekotza
-
Programak
- Bision Talent
- 50+Urolakosta
- Mahai estrategikoa
- Urola Kosta sortzailea
- Bateratzen programa
- Mikropreben
- Hobetu prebentzioa
- Hazilan enpresak
- Hazinnova
- Mugikortasun plana
- Enpresa euskaraz handitzen
- ETE Digitala
- Ostiral teknologikoak
- Zibersegurtasuna
- Aniztasunaren kudeaketa
- Mugikortasun elektrikoa urola kostan
- Denontzako industriaguneak
- Enpresen ondorengotza eta eskualdatzea
- Energia Alorreko Informazio Gunea