Nazioartekotzea

Nazioartekotzea

Azken urteotan ahalegin berezia egin dugu eskualdeko enpresen nazioartekotzea sustatzen, izan ere,  nazioarteko merkatuetara jotzea da gure eskualdeko enpresa txiki askorentzako irtenbide bakarra, negozioari eta lanpostuei eutsi ahal izateko. Horretarako, ondorengo jarduerak burutzen ditugu:

1. Enpresei laguntza, nazioartekotzeko ekintza-planak definitzen.

  • Enpresei laguntza ematen diegu nazioartekotzeko estrategia definitzen eta nazioartekotzeko ekintza-plana diseinatzen.

2. Prestakuntza, nazioarteko merkataritzan:

  • Prestakuntza saio eta ikastaroak eskualdeko enpresetako langile eta zuzendarientzat, nazioartekotzeko planak garatzeko behar diren ezagupen eta gaitasunak eskuratzeko.

3. Jardunaldiak eta informazioa:

  • Hainbat herrialdetako merkatu eta sektore zehatzei buruzko jardunaldiak (Frantzia, Italia, Alemania...).

4. Nazioartekotzeko proiektu zehatzak:

  • Proiektu zehatzak garatzeko laguntza: Talentu ihesa ekiditen programa.