Inplantalariak IKT
Ostiral teknologikoak: IKT irtenbideak ekintzaile, autonomo eta enpresa txikientzat
Ostiral teknologikoak
Urola Kostako Udal Elkarteak OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK izeneko egitasmoa antolatu du eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikientzat, teknologia berriak euren enpresan txertatzen lagundu eta teknologia horiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko helburuz.
Ekimen hau kokatzen da SPRIren "Inplantalariak" programan (Ekintzaile, autonomo eta mikroenpresentzat IKT konponbideak - Inplantalariak”).
Egitasmo honetan, ondorengoa eskainiko da:
- Taldeko saioak (saio batean edo gehiagoetan partehartzeko aukera): Taldeko 3 aholkularitza-tailerretan parte hartzeko aukera.
Zure beharren arabera, saio batean edo gehiagoetan parte hartzeko aukera eskainiko da. Esku-hartzeko modalitatean, berriz, gehienez ere, aholkularitza zerbitzu bat aukeratu ahal izango da parte hartzaile bakoitzeko.
Taldeko saioak 5-7 parte hartzailerentzat izango dira. Bakoitzak bere portatila ekartzeko aukera izango du. Edozein kasutan, udal elkarteak portatila mailegatzeko aukera eskainiko du, parte hartzaileek aurrez eskatuta.
Inplantalariak programari buruzko informazio guztia SPRIren webgunean edo ondoko pdfan:
- www.spri.eus, "MikroETEentzako Laguntzak".
- Inplantariak.pdf
Hor eskura ditzakezu IKT irtenbideen katalogoaren azken bertsioa eta zerbitzuan parte hartzeko eskaera.
Hartzaileak: ekintzaileak, autonomoak eta enpresa txikiak
Programa honetan parte har dezakete Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako:
- ekintzaileek
- autonomoek
- enpresa txikiek (10 langiletik beherakoak)
Ekimen honetan parte hartzeko ez da teknologia ezagutza berezirik behar. Ezagutza maila oso oinarrizkoa edo oso aurreratua duten parte hartzaileak zuzenean bakarkako saioetara bideratu dira. Gainontzekoek saioetan parte hartzeko aukera izango dute. Ezagutza maila aholkulari batekin telefonoz egindako elkarrizketa baten ondorioz zehaztuko da.
Abantailak
Inplantalariak aholkularitza zerbitzua erabili duten enpresek emaitza hauek lortu dituzte:
- %60k bere markaren irudia hobetu du eta %75ek baino gehiagok bezero gehiago atzeman ditu.
- %47k bezero gehiago erakarri ditu interneten posizionatzeko eta sustatzeko kanal eta hedabide berriei esker.
- %43k enpresaren kudeaketa optimizatzen du eta %35ek bezeroarekiko arreta hobetzen du.
- %25ek salmentak hobetzen ditu bezeroak gusturago daudelako zerbitzuarekin.
Agenda
Martxoa eta ekaina bitartean, hilean ostiral batean izango dira saioak:
- Eguna: ostiraletan
- Ordua: 10:00
- Iraupena: Saio gehienak 4 ordukoak izango dira.
- Lekua: Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea, Zarautz (Udal Elkartearen egoitza)
TALDEKO SAIOAK (denetan edo baten batean parte hartzeko aukera)
- Martxoak 15: Mikroenpresa eraginkorragoa barne kudeaketa optimizatua - 4 ordu
- Apirilak 12: Zibersegurtasuna – 4 ordu
- Maiatzak 17: Mikroenpresa Interneten - 4 ordu
- Ekainak 14: Gailu mugikorrak enpresan – 2’5 ordu
Modulu bakoitzaren edukiak eta xehetasunak ikusi hemen
Argibideak eta izen-ematea
Parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak
- Aintzane Ruesgas / Eli Uzkudun / Maider Ibarbia
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus
- Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.
Navigation Menu
- Enpresentzako zerbitzuak
- Informazio zerbitzua
- Aholkularitza
- Lankidetzaguneak
- Lan bitartekotza
-
Programak
- Bision Talent
- 50+Urolakosta
- Mahai estrategikoa
- Urola Kosta sortzailea
- Bateratzen programa
- Mikropreben
- Hobetu prebentzioa
- Hazilan enpresak
- Hazinnova
- Mugikortasun plana
- Enpresa euskaraz handitzen
- ETE Digitala
- Ostiral teknologikoak
- Zibersegurtasuna
- Aniztasunaren kudeaketa
- Mugikortasun elektrikoa urola kostan
- Denontzako industriaguneak
- Enpresen ondorengotza eta eskualdatzea
- Energia Alorreko Informazio Gunea