Prestakuntza-bonoa
Prestakuntza-bonoa
Prestakuntza ikastaroa berrikuntza aurreratuan eta bonoa, kontrataziorako diru-laguntza lortzeko aukerarekin.
Urola Kostako Udal Elkarteak prestakuntza programa bat jarri du martxan, langabeak kontratatzeko diru-laguntzarekin lotura duena. Prestakuntza-programa egiten duten pertsonek bono bat eskuratuko dute eta pertsona hori kontratatzen duen enpresak langabeak kontratatzeko 2017ko deialdiko diru-laguntza eskuratzeko aukera izango du.
Prestakuntza-programa
Hona hemen prestakuntza programaren eduki eta ezaugarriak
Gaia eta edukia: Berrikuntzan ikastaro aurreratua
Ikastaroan landuko dira enpresa eta organizazioetan berrikuntza lantzeko beharrezko diren konpetentzia eta trebetasunak. Gaur egun enpresetako hautaketa prozesuetan gero eta gehiago baloratzen da berrikuntzarako ezinbestekoak diren konpetentzia, jarrera eta ezagutza zehatzak edukitzea, ohiko esperientzia eta prestakuntzaz gain, hala nola: diseinatzaileen ikuspegitik pentsatzen jakitea, enpatia, ikaskuntza kolaboratiboa, sare sozialak, sarean lan egiten jakitea, bilerak digitalki egitea... Konpetentzia, tresna eta ezagupen horiek bereizten dute talentua gaur egun. Ikastaro honetan konpetentzia eta ezagupen horiek landuko ditugu, edozein enpresa edo organizaziotan berrikuntza kudeatzeko beharrezkoak direnak. 4 modulu nagusi ditu ikastaroak:
- Eraldaketa digitala-IKT 2.0
- Zaintza teknologikoa
- Kudeaketa sistemetatik kudeaketa aurreraturantz
- Sormena eta ideiak kudeatzeko tresnak
Iraupena: 225 ordu
Egutegia: urriaren 2tik abenduaren 5era
Ordutegia: 9:30-14:30, astelehenetik ostiralera
Hizkuntza: Ikastaroaren hizkuntza izena ematen dutenen arabera erabakiko da. Nolanahi ere den, materiala bi hizkuntzetan eskainiko da (euskaraz eta gaztelaniaz).
Parte hartzeko baldintzak: Prestakuntza Bonoen programan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da, batetik, eskualdean erroldatuta egotea (Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia) eta, bestetik, ikastaroa egiteko unean nahiz kontratatzeko unean Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
Bonoa eta kontratazioa
Prestakuntza-programa egiten duen pertsonak “bonoa” eskuratuko du. Bonoa duen pertsona langabea kontratatzen duen enpresak diru-laguntza eskuratu ahal izango du.
Diru-laguntza hori enpresak eskatu behar du eta hari emango zaio. Diruz lagundutako kontratuak izan behar du gutxienez 6 hilabetekoa eta lanaldi osokoa. Diru-laguntza izango da 3.000,00 eurokoa eta, hasieratik lan kontratu mugagabea egiten bada 7.500,00 eurokoa. Ikus xehetasunak deialdian:
Diru-laguntzen deialdia
Bigarren diru-laguntza lerroa: Enpleguaren sustapena: langabeak kontratatzeko diru-laguntzak
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako diru-laguntza deialdia (enplegua sustatzeko tokiko ekintzak garatzeko 2017ko laguntzak).
Prestakuntza ikastaroan izena ematea
Dokumentuak deskargatu
Izena emateko epea amaituko da irailaren 28an.
Izena emateko izen-emate orria bete eta Udal Elkarteko Harreran aurkeztu behar da (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz) edo posta elektronikoz bidali (harrera@urolakosta.eus).
Horrekin batera, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
- Eskatzailearen NANaren fotokopia
- Errolda agiria
- Curriculum Vitaea.
- Bizitza laborala eguneratua
Argibideak
Urola Kostako Udal Elkartea
Laneratzeko Zerbitzuak (Olaia Sainz)
Tel. 943 890808, osainz@urolakosta.eus