Web edukia bistaratu

Soldadura, Oinarrizko Lanbide Heziketa

Ikasketa horiek dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15,16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Bi urteko ikasketak dira eta Zumaiako Soldadura Zentroan egiten dira. Gure zentroan soldadura eta galdaragintzako lanbidea ikasi dezakete DBH gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urteko arteko gazteek. Bigarren mailan ikasleek praktikak egiten dituzte, eskualdeetako lantegietan edo udalentzat lanak eginez.

Ikasketa horiek egiten dira Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan (Estazioaldeko industrialdea, Urola plaza 10).

320x162

Helburua

  • Ikasketa praktikoaren  bidez, ofizio edo lanbide baten oinarrizko ezagutzaren jabe izatea.
  • Oinarrizko hezkuntza landuz DBHko graduatua lortzea.

Argibideak jaso eta izena emateko

Programaren atalak

Lehenengo ikasturtea: 1050 ordu

  • Lanbide baten oinarrizko ezagutza, lanerako eta gizarterako prestakuntza eta banan-banako tutoretza.
  • Berariazko modulua:soldadura eta galdaragintzako lanbide profilaren oinarrizko ezagutzak.
  • Oinarrizko modulua: arlo sozio-linguistikoa, matematika eta arlo zientifiko-teknikoa.

Dokumentua deskargatu

Soldadura OLH 2019-20 [pdf]

Bigarren ikasturtea:  1050 ordu

  • Berariazko modulua: profil profesionala osatzeko gainerako ezagutzak (lanbidearen ezagupen sakonagoak eta laneratzeko garrantzitsuak diren alorrak).
  • Praktikak lantegietan.
  • Oinarrizko modulua: DBHko graduatua lortzeko prestaketa.
  • Eskualdeko lantegietan laneratzea.         

Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastaro hauek Urola Kosta Udal Elkarteak eskaintzen ditu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru laguntzarekin (Europar Batasunak batera finantzatutako jarduketa).

Web edukia bistaratu

Web Form
Soldadurako prestakuntza

Argibideak jasotzeko, bidali mezua eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko. Ikus datuak babesteari, zure eskubideei eta segurtasun ordezkariari buruzko informazioa eta datuak esteka honetan: http://www.urolakosta.eus/eu/datuen-babesa

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA