Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Web edukia bistaratu

Soldadura, Txertatu Merkatuan

Soldadurako prestakuntza eta konpetentzia sozioprofesionalen lanketa

Urola Kostako Udal Elkarteak soldadurako prestakuntza eskainiko du Txertatu Merkatuan programaren bidez, 2017ko irailetik 2018ko otsailera.

320x162

Norentzat:

Gutxienez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza duten 16-29 urte bitarteko gazteentzat.

Helburua:

  • Ikasketa praktikoaren bidez, soldadura ofizio edo lanbidea ikasteko lehen urratsak ematea
  • Prestakuntza hori laneratzeko prozesu batera eramatea.
  • Gazteei laneratzeko aukerak eskaintzea
  • Merkatuak egun eskatzen dituen gaitasunak lantzea (talde-lana, autoezagutza, komunikazioa…).

Ikastaroak bi atal izango ditu:

Egokitu:

  • Parte-hartzaile bakoitzaren gaitasun pertsonalak eta profesionalak identifikatu eta landuko ditugu, beren motibazio eta trebetasunak indartzeko.

Trebatu:

  • Soldadurako planoen interpretazioa
  • Ebaketa-prozesuak eta ertzak prestatzea
  • Karbono-altzairuzko TIG soldadura
  • Altzairu herdoilgaitzezko TIG soldadura
  • Aluminiozko eta aleazioen TIG soldadura

Egutegia eta ordutegia:

Irailetik otsailera, astelehenetik ostiralera, 9:30-14:30.

Argibideak eta izen-ematea:

  • Urola Kostako Udal Elkartea, Laneratzeko Zerbitzuak
  • Izen-emate epea uztailaren 7ra arte, Udal Elkartearen egoitzan.
  • Tel. 943890808
  • txertatu@urolakosta.eus
  • Argibideak jasotzeko bete beheko formularioa eta bidali.

Ekintza hau Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan garatuko da. Ekimena finantzatzeko funtsen %91,89, EGIFek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

Web Form
Soldadurako prestakuntza

Argibideak jasotzeko, bidali mezua eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko. Ikus datuak babesteari, zure eskubideei eta segurtasun ordezkariari buruzko informazioa eta datuak esteka honetan: http://www.urolakosta.eus/eu/datuen-babesa

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA