Agenda
Kultura eta sormenezko industrien sektoreko eskualdeko eragile eta enpresekin egindako azterketa eta ekintza-plana aurkeztuko ditu Udal Elkarteak.
15
EKA
2017 urtean zehar Kultura eta Sormen Industria alorreko eragile, profesional eta enpresekin elkarlanean eskualdeko sektore-azterketa egin dugu. Alegia, sektorearen beharrak, potentzialitateak, aukerak eta sektorearen erronkak identifikatu ditugu. Horren ondotik, egindako azterketaren emaitzetan oinarrituta, sektorea indartzen eta profesionalizatzen lagunduko duen ekintza-plana zehaztu dugu.
Hori dela eta, jardunaldia antolatu dugu emaitzak eta ekintza plana jendaurrean aurkezteko. Hona hemen egun, ordu eta lekua:
- Data: Ekainak 15, osteguna
- Ordutegia: 16:30etik 18:00etara
- Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea, 6 - Zarautz).