Berriak
Atzealdea COVID-19 laguntzak euskal turismo-sektorearentzat
2020·05·26
Aurrekonturako zuzkidura
7.500.000 euro
Eskaerak egiteko epea:
2020/05/27-2020/06/26
Prestazio ekonomikoa
1.– Agindu honen babespean diru-laguntza jaso ahal izango dute:
a) Turismo-jarduera garatzen den lokal edo hiri-lursail bakarreko alokairuaren gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak alarma-egoera indarrean sartu zenetik (2020ko martxoaren 14a) 2020ko abuztuaren 31ra bitartean; baldin eta lokala edo hiri-lursaila pertsona eskatzailearen etxebizitzaren nahiz beste enpresa batekin partekatutako gunearen zati ez bada, lokalaren alokatzailearekiko 2. mailara arteko odolkidetasun edo ahaidetasunik ez badago, eta alokatzaile gisa diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren kidea zein partaidea ez bada. Kanpo geratzen dira, halaber, coworking guneak.
b) Turismo-jarduera garatzen den lokala edo hiri-lursaila erostera zuzendutako hipoteka-maileguen nahiz mailegu pertsonalen kuotak (amortizazioa + interesak), ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
c) 2020ko otsailaren 15aren ostean eta osasun-alarmako egoera indarrean sartu aurretik (2020ko martxoaren 14a) erositako produktu galkor edo freskoz hornitzeko erosketaren gastua.
d) Honako gastu arrunt hauek:
1. Hornidura energetikoen, telekomunikazio-zerbitzuen (telefonoa, internet) eta aseguru-primen gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean. Kontratatutako zerbitzua hilero fakturatzen ez bada, adierazitako epeari dagokion zenbatekoa emango da diru-laguntza gisa.
2. COVID-19aren inpaktuari lotutako diru-laguntzak kudeatzeko eta aholku emateko kanpo-zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko gastuak, 150 €-ra arte gehienez ere, alarma-egoera deklaratu zenetik Agindu honen baitako laguntza-eskabidea aurkeztu arte.
3. Ostalaritza- eta turismo-sektoreko legez eratutako elkarteen kide egiteko gastuak, tokikoak, eskualdekoak nahiz EAE mailakoak diren gorabehera, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
e) 2019ko urtarrilaren 1etik alarma-egoera indarrean sartu arte egindako inbertsioak finantzatzera bideratutako maileguak amortizatzeko kuotak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean. Barne hartzen da leasing bidezko ibilgetua erostea.
2.– Ez da gastu hautagarritzat hartuko, inola ere ez, fakturan jasanarazitako balio erantsiaren gaineko zerga.
3.– Ez dira onartuko 100 euro garbitik beherako (BEZik gabe) gastuak.
Informazio gehiago:
Maiz Egiten diren Galderak (MEG_FAQ)