Agenda
Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Udal Elkarteak enpresentzat 2018an bideratuko dituzten programa eta laguntzen berri emango dugu.
23
MAR
Urola Kostako Udal Elkarteak informazio jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzat). Bertan honakoei buruzko informazioa eskainiko dugu:
- Urola Kostako Udal Elkarteak enpresentzat 2018an bideratuko dituen programak eta emango dituen laguntzak
- Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzak enpresentzat.
- Enpresek bonifikatutako prestakuntzaren bidez beren langileak prestatzeko dituzten aukerak.
Jardunaldia noiz eta non:
Eguna: martxoak 23
Ordua: 09:15 (iraupena 1,5 ordu)
Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
Aurrez izena eman behar da, mezua bidali edo telefonoz deituta:
- Enpresentzako Zerbitzuak
- enpresa@urolakosta.eus
- Tel. 943 89 08 08