Agenda
Gauzen Interneta (IoT) da egunerokoan erabiltzen ditugun objektu fisikoek Internet edo beste komunikazio-sareen bitartez elkarrekin komunikatzeko eta elkar eragiteko duten gaitasuna da.
Gaitasun hori industria arlora eramanez gero, lehen konektibitaterik gabe lan egiten bazen ere, gaur egun makina-erreminta eta produktuak elkar-komunikatuta egon ohi dira. Komunikazio horrek, monitorizazio prozesua berritzea eragin du.
Berritze prozesu zein makinariaren arteko konektibitate horri lotuta, hain zuzen, IOT-aren (gauzen interneta) inguruko online jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Datorren urriaren 25ean eskainiko da, eskualdeko enpresentzat, Oteiza Lizeoa Politeknikoaren eskutik. Jardunaldia bi ordukoa izango da, 09:30etik 11:30era bitartean.
Jardunaldia ETEEn eraldaketa digitala bultzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Urola Kostako Udal Elkartearen arteko hitzarmenaren baitan kokatzen da eta guztiz finantzatuta dago eskualdeko enpresentzat.
Izen-ematea eta informazio gehigarria
Izena emateko, enpresa interesdunek enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzi behar dute ondorengo datuak adieraziz: enpresaren izena, IZK, emaila, harremanetarako pertsona eta telefono zenbakia.
Enpresa Zerbizua (Aintzane Ruesgas)
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus