Berriak

Atzealdea Soldadura ikasketak 2017-18 ikasturtean: Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Txertatu Merkatuan

Zumaiako Soldadura Zentroan soldadurako hainbat ikasketa egin ahal izango dira 2017-18 ikasturtean. Izena emateko epea zabalik dago.

2017·06·01


Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan hainbat ikasketa egin ahal izango dira 2017-18 ikasturtean: alde batetik, Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa (2 ikasturte) eta, beste alde batetik, soldadurako ikastaroa, txertatu Merkatuan proiektuaren barruan (irailetik otsailera). Hona hemen xehetasunak:

OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA: SOLDADURA, FABRIKAZIOA ETA MUNTAIA

  • Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
  • Helburua: batetik, ikasketa praktikoaren  bidez, soldadura, fabrikazio eta muntaketaren oinarrizko ezagutzen jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.
  • Bi ikasturte: ikus edukien programa esku-orrian. Bigarren ikasturtea praktika eskualdeko lantegietan.
  • Egutegia eta ordutegia: irailetik ekainera. Goizeko ordutegia.
  • Aurre izen-ematea: Ekainaren 5etik 16ra, Soldadura Zentroan.
  • Argibideak eta izen-ematea: Urola Kostako Udal Elkartea, Soldadura Zentroa, Tel. 943862576, soldadurazentroa@urolakosta.eus.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.
  • Argibide gehiago hemen

SOLDADURA IKASTAROA, IRAILETIK OTSAILERA: TXERTATU MERKATUAN PROGRAMA

  • Nori zuzendua: gutxienez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBHko) prestakuntza-maila duten eta langabezian dauden 16-29 bitarteko gazteei zuzendutako proiektu bat da.
  • Helburua: Gazteei laneratzeko aukerak eskaintzea: alde batetik, ikasketa praktikoaren  bidez, soldadura ofizioa edo lanbidea ikasten; eta, bestetik, merkatuak egun eskatzen dituen gaitasunak lantzen (talde-lana, autoezagutza, komunikazioa…).
  • Ikastaroak bi atal izango ditu: batetik, soldadurako prestakuntza eta, bestetik, zeharkako konpetentzien lanketa. Ikus edukien programa esku-orrian.
  • Egutegia eta ordutegia: irailetik otsailera, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era.
  • Izen-ematea: uztailaren 7ra arte.
  • Argibideak eta izen-ematea: Urola Kostako Udal Elkartea, Laneratzeko Zerbitzuak, Tel. 943890808, txertatu@urolakosta.eus
  • Ekimen hau Txertatu Merkatuan proiektuaren baitan garatuko da. Proiektu hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91,89.
  • Argibide gehiago hemen