Lankidetzaguneak

Lankidetza enpresen artean

Lankidetza zertarako?

Eskualdeko enpresa gehienak enpresa txikiak dira (10 langile baino gutxiagokoak). Tamaina txikikoak izateak, sarri, lehiakortasun arazoak sortzen ditu, bereziki krisialdi egoeratan. Une horietan ezinbestekoa da produktu/zerbitzuak dibertsifikatzea edo eta nazioarteko merkatuetara jotzea.

Alabaina, bide horiek zail egiten zaizkie enpresa txiki eta ertainei. Horren aurrean, lankidetza eta elkarlanearen aldeko apustua egiten ari gara azken urteotan, enpresen arteko nahiz eragile eta administrazio publikoen arteko elkarlanaren aldeko apustua.

Ildo horretan, sektorez sektore lankidetzarako guneak sortu ditugu eta dinamizatzen ari gara: arte grafikoen sektorea, nekazaritza eta elikadura eta industria.

.

Aplikazio habiaratuak

Bideoa: Arte Grafikoetako Lankidetzagunea

Arte Grafikoetako Lankidetzagunea